XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskal prentsa: egunkarirako bidean Balantze gehienetan gertatu bezala, puntu batzu argi eta beste batzu beltz agertzen zaizkigu oraingoan ere, euskal prentsaren balantzea egiteko tenorean.Alde batetik, erdal prentsan euskarak egin duen aurrerabidea guztiz dezepzionantea da, aurreko urteetako etsipenari jarraituz ezer positiborik burutu ez bait da.
Bestetik, euskarazko prentsak bere sendotzerako eman dituen urratsak ukatuezinezkoak dira: gure astekaria, herriz herriko prentsa, prentsa didaktikoa, prentsa kulturala... alor guzti horiek gero eta sendotuagoak agertzen zaizkigu, proiektu berriekin, kemenez gainezka eta begirada guztiak euskarazko egunkariaren proiektuan kokatuak.
Azkenik, puntu beltzen artean, prentsan euskara nagusitu dadin normatiba baten falta nabariegia aipatuko genuke instituzio publikoen aldetik.
Erdarazko prentsak, euskarak lekurik ez Aurreko urteetako usadio berean mantendu dira erdal komunikabide idatziak euskarari dagokiola: astekarietan leku txikitxikia baino ez, zabalkunde haundieneko egunkarietan fitsik ere ez (Aipatu behar da, gainera 1984.an zehar,
Euskal prentsatik at, erdal prentsak euskarari pisua eman diezaion instituzioek derrigorrez eman behar lituzkeen pausuak emateke daude eta horrek bultzatuko gintuzke balantze guztiz ezkorra egitera.
Euskal prentsa, sendotze bidean Euskara hutsezko prentsak agertzen duen diagnostikoa guztiz bestelakoa da.Duela zenbait urte jasandako hilzorizko egoerari buelta emanda, indar berriz hedatzen eta indartzean hasia dela inpresioa ematen digu 1984 urte honek.
Alde batetatik, ARGIA astekariak ageri duen mejoratze teknikoa (informazio-kalitateaz eta itxuraz) ukaezinezkoa da, nahiz eta oraindik ere aurrerantzean mejoratu beharreko gauzak ugariak izan.
Bestetik,
Haur-prentsak
Besterik, herriz herri eta bailaraz bailara zabaldu ziren aldizkariek (Legazpiko
Eta azkenik, aurretik ere bere bideari ongi atxikirik ageri den
Baten batzuk, 1984 urtea euskal egunkariarena izan dela esan ohi dute, eta hori horrela esanda gehiegikeria dela begibistakoa izanik, euskal prentsaren alorrean behintzat hori hala izan dela beldurrik gabe esan genezake.
Hainbat mahai-inguruk eta artikuluk gauza bat ageri dute argi eta garbi: nahiz eta instituzio publikoen aldetik batere borondate politikorik ez agertu horrelako projektu bat martxan jartzeko (horixe frogatzen bait du